Edukira joan

Eustakia Altzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eustakia Altzola
Bizitza
JaiotzaIzurtza1899ko irailaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango, 1976ko otsailaren 25a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKlaratar

Eustakia Altzola Lizundia (Izurtza, Bizkaia, 1899ko irailaren 19a - Durango, Bizkaia, 1976ko, otsailaren 25a) bizkaitar lekaimea izan zen. Egan aldizkarian kolaboratzailea izan zen.[1]

Izurtzan jaio zen 1899ko irailaren 19an, Tontorra izeneko baserrian. Aita, Nikolas Altzola Solaguren izurtzarra zuen; ama, Frantziska Lizundia Intxaurralde abadiñarra.[1]

Lekaime sartu zen Durangoko klaristarren komentuan.[1] Komentuan Hna. San Pascual Alzola izena hartu zuen. Senitarte jainkozalea zuen. Ahizpa Bemardiñe komentu berean lekaime egon zen, ahizpa Juana Durangoko Santa Susana komentuan eta ahizpa Josefa Txilen. Gainera, neba Hermenegildo Brasilen egon zen misiolari.

Eustakiak euskaraz idatzi zuen, idazki gehienak eskutitz erakoak izanik. Horietan hizkuntzari, etnologiari, pertsonen bizitzari eta erlijioari buruz aritu zen.[2] Idazki gehienak argitaratu gabe badaude ere, ipuin bat argitaratu zioten Egan aldizkarian.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Onaindia, Santiago. (1977). Euskal Literatura. V Bilbo: Etor, 83–85 or..
  2. Breve historia feminista de la literatura española (en lengua castellana). Anthropos Editorial 1993 ISBN 978-84-7658-577-1. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.